Ayuntamiento de Elburgo - Burgeluko Udala

Burgeluko Udalak pertsona bat peoi gisa kontratatuko du Lanbideren enplegu-programa baten bidez


Burgeluko Udalak hautaketa-prozesu bat jarri du abian pertsona bat peoi gisa kontratatzeko, Lanbidek Europako Batasunak finantzatutako Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan garatu duen Kolektibo Kalteberen Programaren bidez.

Arabako Lautadako Kuadrillako udalerriren batean erroldatuta, langabezian dauden 45 urtetik gorako pertsonak gizarteratu eta laneratzeko proiektua da.

Kontratuaren iraupena 6 hilabetekoa izango da, eta lanaldia % 75ekoa. Kontratazio-aldian, hautatutako pertsonak zeharkako prestakuntza-ekintzak egingo ditu oinarrizko gaitasunetan eta lan-orientazioan, lanpostuaren eginkizunekin batera. Ekintza horiek oinarrizko lanak burutzean eta eraikin, espazio publiko eta azpiegituretako mantentze-, egokitze-, hobetze-, konpontze- eta muntatze-zerbitzuetan laguntzean dautza.

Programa honetan parte hartuz, lana bilatzeko gaitasunak, trebetasunak eta jarrerak eskuratuko dira, baita lan-esperientzia ere. Izen-ematea abuztuaren 10era arte egongo da zabalik Lanbiden, Euskal Enplegu Zerbitzuan.

 


+ Berriak