Ayuntamiento de Elburgo - Burgeluko Udala

Berdintasun Saila

Berdintasun Saila
logo facebook logo twitter
Zer da Burgeluko Udalaren Berdintasun Zerbitzua?


Burgelu Udalerriko Berdintasun Zerbitzua, Udalerriko emakume eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzea helburu duen Udalaren baliabidea da.

2009ko apirilean Burgeluko udalak, Udalerriko Emakume eta Gizonen arteko Berdintasunerako I. Plana egin baino lehen (2009- 2012) genero mailan diagnostiko bat egin zuen, eta horretarako, Emakunde- Emakumearen Euskal Institutuak eskainitako diru laguntza jaso zuen.

Plana 2009tik 2012ra indarrean egon da. 2012ko azken hiruhilabetean, horren ebaluazioa egin delarik. Ebaluaziotik emaitzak positiboak lortu dira eta helburuak eta ekintzak maila altuan bete dira. Plana, berdintasunean lan egiteko dinamikak sortzeko tresna ona eta baliagarria izan da. Hori bai, lortutako emaitza onak dira II. Planean egingo diren hobekuntzen adierazle, helburua martxan dauden edo eraiki diren planteamendu eta prozesuetan aurrera pausuak ematea da.
Irakurri nahi baldin baduzu eskatu udaletxean edo hemen irakurri (gaztelaniaz idatzita

Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II. Plana (2013- 2016) parte- hartze prozesu baten bitartez egiten ari da, izan ere, Udalerriko auzokideen ekarpenak ezinbestekoak direla uste dugu, Plana haien beharretara egokitzeko eta berdintasuna sustatzeko tresna erabilgarri eta eraginkorra lortzeko.


Nori dago bideratuta?

- Udaletxeari eta udal zerbitzuei.
- Burgeluko Udalerrian bizi den edonori.
- Udalerriko elkarte eta taldeei.

Nora jo behar da?


- Udaletxera asteazketan 09:00etatik 14:00etara.
- Telefonoz: 945 420 713
- E-mailez: berdintasunaburgelu@gmail.com

Más de Berdintasun Saila