Hiri Antolamenduk Plan Orokorra

Hiri Antolamenduk Plan Orokorra

Baina, zer da HAPO bat?

Gure udalerriko partzela bakoitzean zer eraiki daitekeen edo zer jarduera ezar daitezkeen ezartzen duten “Ordenantzak” dira.

Zertarako? 

Gure herrietako hiri-kalitatea bermatzeko eta hobetzeko, ahalbidetzen diren hiri-hazkundeak zentzuzkoak eta iraunkorrak izan daitezen, mugikortasuna eta irisgarritasuna hobetzeko urratsak ematen joateko, eta segurtasunik gabeko lekuak saihesteko.

Baina, hau Udalaren kontua izango da

Bai, baina ez. Udalak egin beharko du. 

Baina gure laguntza behar du; gure iritzia, iradokizunak, lehentasunak; gure herriez eta gure landaguneez kezkatzen gaituena helarazi behar diegu.

Plana egiteko denbora beharko da. 

Orain, informazio eta azterketa fasean gaude; gure herriek eta gure landaguneek izan ditzaketen arazoak identifikatu nahi dira, baita sustatu beharko liratekeen balioak ere.

Zuen iritzia ezinbestekoa da

Horretarako, Herritarren Partehartzerako Programa bat prestatu da, ALHAOn eta Udalaren webgunean argitaratuta geratuko dena.

Adi Udalaren webguneari

Bertan, prestatzen ari diren dokumentuak kontsultatu ahal izango dira.

Edozein unetan, zuen iritziak pgouelburgo@Gmail.com helbidera bidal ditzakezue.