Ayuntamiento de Elburgo - Burgeluko Udala

Zerga ordenantzen aldaketari behin-behineko onespena ematea


Ospakizun data: 11-Aza-2020

Udalbatzak, 2020ko azaroaren 3ko osoko bilkuran, erabaki zuen behin-behineko onespena ematea honako zerga ordenantza eta prezio publiko hauek 2021erako aldatzeari:

— Ondasun higiezinen gaineko zerga arautzen duen ordenantza.

— Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga arautzen duen ordenantza.

— Zerbitzuengatik eta administrazio jarduerengatik kobratu beharreko tasak arautzen dituen zerga ordenantza.

Espedienteak jendaurrean jartzen dira hogeita hamar egun baliodunez, iragarki hau ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Epe horretan, interesdunek aztertu eta egoki iritzitako erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte, eta erabakia behin betiko onartutzat joko da, baldin eta ez bada erreklamaziorik aurkezten.

Guztiek jakin dezaten eta dagozkion ondorioak izan ditzan argitaratzen da.

Burgelu, 2020ko azaroaren 3a

Alkate-lehendakaria NATIVIDAD LÓPEZ DE MUNAIN ALZOLA


+ Berriak