Transexualitate-egoeran daudenei arreta integrala emateko Gida

Transexualitate-egoeran daudenei arreta integrala emateko Gida

Eusko Jaurlaritzak “Transexualitate-egoeran dauden pertsonei arreta integrala emateko gida” egin du. Osasunaren, gizartearen eta hezkuntzaren esparruetatik gomendatutako jarduerak barne hartzen ditu. Transexualen kolektiboaren eta genero-adierazpenean aniztasuna duten pertsonen artean bereizkeriarik ez egiteko aurrerapausoak emateko tresna gisa sortu da, eta hiru eremuetako profesionalei argia emango die, pertsona horiei ahalik eta arreta onena eskaintzeko.