LGTBIQ+

LGTBIQ+

Toki entitateen erantzukizuna da: pertsona guztientzako eskubide guztiak bermatzea, eta bereziki zaintzea kolektibo ahulenek, LGTBIQ+ kolektiboa kasu, eskubide guztiak izan ditzatela. Gure udalerrietako eta Kuadrillako LGTBIQA+ pertsonen beharrei eraginkortasunez erantzuteko politika eraldatzaileak eta baliabide nahikoak bermatu behar ditugu. Krisiaren ondorio negatiboak iraultzeko premiazko politikak eta politika emantzipatzaileak behar ditugu, sexu-orientazioagatiko edo genero-identitateagatiko hierarkiarik eta menderakuntzarik gabeko gizarte-eredurantz igarotzeko aukera emango digutenak; gizarte errespetuzkoagoa, bidezkoagoa, duinagoa eta askeagoa eraikitzeko.