Ayuntamiento de Elburgo - Burgeluko Udala

Gizarte Zerbitzua


logo facebook logo twitter
Arabako Aldundiko Gizarte Gaietarako Saila beharrizan sozialak estaltzen saiatzen da marginazioa eta ezberdintasun sozialak saihesteko, integrazioa bultzatzeko eta pertsonen zein pertsona-taldeen garapen osoa bermatzeko.

Zer da Oinarrizko Zerbitzu Soziala?
Arreta sozialaren sarbidea da eta herritar guztientzako dago zabalik, komunitatearen ongizatea xedetzat duelarik.
Arabako landa esparruan 15 unitate daude.
Udaletxeen menpe daude baina Aldundiarekin koordinazioan lan egiten dute, zeinak zerbitzu hau ordaintzen duen.

Nola funtzionatzen du?
Oinarrizko Zerbitzu Sozialean erreferentziazko pertsona bat aurkituko duzu. Gizarte langile bat izango da, zeinak beste entitate eta instituzioetako profesionalekin zure eskubide sozialei buruz informatuko baitzaitu, zure beharrizan sozialak eta zure familiarenak baloratuko ditu, baliabide sozialei buruz informatuko zaitu, dituzun aukerei buruz informatuko zaitu, arretarako plan pertsonalizatuak garatzen ditu, baliabideetara sarbidea errazten du, planen jarraipena egiten du, kooperazioa eta asoziazionismoa bultzatzen ditu, etab.

Nork jo dezake bertara?
Udalerrian erroldatutako edozein perstonak bere egoera sozialerako laguntza behar badu.

Jendeaurreko ordutegia: ostiraletan 11:30etatik 13:30etara auuretik hitzordua eskatuz (945301200)

Más de Gizarte Zerbitzua