Hondakinen bilketa sistema berria

Ingurumenaren babesak eta hondakinen lege berriak hondakin guztiak bereizita biltzera behartzen gaituzte administrazioak. Helburua legeak ezartzen duen % 50eko birziklapena gainditzea da. Horretarako, 2024ko otsailaren 12tik aurrera, materia organikoaren (prestatutako edo prestatu gabeko janari-hondarrak) bilketa berri bat hasiko da, eta errefuserako edukiontzi berriak izango dira (eta hori ezin da birziklatu).

Horrez gain, informazio-kanpaina bat egingo da eta zure etxera joango gara hondakinak biltzeko sistema berria azaltzeko eta birziklatze-kit-a zuri emateko. Herri bakoitzean bilera egiten denetik aurrera hasiko da kanpaina.