Burgeluko baratzeak esleitzeko deialdia

Añuan dauden udal-titulartasuneko bi lurzatiren erabileraren esleipena, "BIOHAZI (ekintzaileak sustatzen)" proiektua garatzeko, ekintzailetza agroekologikoari laguntzeko. 

-1. 72 partzela, 1. poligonoa, 1.020 m2-ko azalera.

-2. 73 partzela, 1. poligonoa, 938 m2-ko azalera.

Udar-lurzatiak Euskadiko Nekazaritza Ekologikoaren Kontseilu Arautzailean (Ekolurra) erregistratuta daude.

Esleipendunen eskura etxola bat jarri da, nekazaritzako tresnak eta ureztatzeko tresnak eta azpiegitura gordetzeko.

Erantsitako deialdian kontsulta daiteke informazio gehiago.