Burgeluko udal baratzeen erabilera eta aprobetxamendua arautzen duen ordenantza behin betiko onestea

Udalbatzak, 2023ko irailaren 26ko ohiko bilkuran, honako hau erabaki zuen:

Burgeluko udal baratzeen erabilera eta aprobetxamenduaarautzen duen ordenantzaren aldaketaren hasierako onespena. Bat etorriz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeak 49. artikuluan eta horrekin bat datozen gainerako xedapenetan xedatutakoarekin, espedientea jendaurrean jarriko da hogeita hamar egunez, iragarki hau ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, interesdunek espedientea aztertu eta egoki jotzen dituzten erreklamazioak eta iradokizunak aurkeztu ahal izan ditzaten.

Erabaki hori jendaurrean erakutsi zen epean (ALHAO, 123. zk., 2023ko urriaren 18koa) ez zen inolako erreklamazio ezta iradokizunik aurkeztu. Horrenbestez, ordura arte behin-behinekoa zen erabakia behin betiko bihurtu zen Toki araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/85 Legearen 49. artikuluan oinarrituz.

Aipatutako 7/1985 Legearen 70.2 artikulua betez, testua osorik argitaratu zen, ondoren indarrean jartzeko.

Behin betiko onesteko erabakiaren aurka administrazioarekiko auzi errekurtsoajartzeko aukera dago bi hilabeteko epean iragarki hau ALHAOn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita EAEko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salan,
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1 b) eta 46.1 artikuluen arabera, eta albo batera utzi gabe egokitzatjotzen diren bestelako errekurtsoak aurkeztea.