Burgeluko Udalak, 2023ko martxoaren 28ko bileran, erabaki zuen hasiera batean onestea Burgeluko Udalaren hondakinen bilketa eta tratamendu zerbitzuaren ordenantza arautzailea.
Erabaki hori jendaurrean erakutsi zen epean (ALHAO, 110.zk., 2023ko irailaren 18koa) ez zen inolako erreklamazio ezta iradokizunik aurkeztu. Horrenbestez, ordura arte behin-behinekoa zen erabakia behin betiko bihurtu zen Toki araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/85 Legearen 49. artikuluan oinarrituz.
Aipatutako 7/1985 Legearen 70.2 artikulua betez, testua osorik argitaratu zen, ondoren indarrean jartzeko.
Behin betiko onesteko erabakiaren aurka administrazioarekiko auzi errekurtsoa jartzeko aukera dago bi hilabeteko epean iragarki hau ALHAOn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita EAEko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salan, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1 b) eta 46.1 artikuluen arabera, eta albo batera utzi gabe egokitzat jotzen diren bestelako errekurtsoak aurkeztea.