LANGABEZIAN BAZAUDE ETA ENPRESA-IDEIA BAT BADUZU ETA IDEIA HORI GARATU EDO MARTXAN JARRI NAHI BADUZU
Lanbidek laguntzak onartu ditu ekintzaile izan nahi duten langabeentzat. Laguntzak bi motatakoak izan daitezke:
Enpresa edo negozio proiektu bat garatzeko ideia bat duten pertsonentzat
Jarduera ekonomiko baten bideragarritasun-plan bat duten eta abian jarri nahi duten pertsonentzat.
Interesatuta bazaude, izena eman dezakezu ondorengoetan lor dezakezun fitxa betez:
Arabako Lautadako Kuadrilia: Senda Langarica plaza, 4 behea - Agurain — tfnoa. 945301200
www.arabakolautada.eus web-orria.
Fitxa Kuadrillan bertan utzi edo helbide honetara bidali: arabakolautada.ana@ayto.araba.eus
Izena emateko epea 2023eko azaroaren 9an amaituko da