Natividad López de Munain Alzola Burgeluko Udaleko alkate-lehendakariak,
Jakinarazten dut: irailaren 15etik aurrera ordaindu ahal izango direla borondatezko aldian honako tributu hauen 2023ko ordainagiriak:
— Landa eta hiri Ondasun Higiezinen gaineko eta ezaugarri berezietako Ondasun Higiezinen gaineko Zerga.
— Zaborrak eta hiri hondakin solidoak biltzeagatik ordaindu beharreko tasa.
— Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga.
Ordaintzeko aldiak:
A) Borondatezko aldia: 2023ko irailaren 15etik azaroaren 15era.
B) Premiamendu aldia: azaroaren 16tik aurrera. Egun horretatik aurrera premiamenduko bide administratiboari emango zaio hasiera, dagokion errekargua aplikatuta, indarrean den Dirubilketako
Arautegi Orokorrak xedatzen duenaren arabera.
Ordaintzeko lekuak:
A) Bankuetan helbideratutako ordainketak:
Ordainketa aurreko ekitaldietatik helbideratuta daukatenek ez dute beste izapiderik egin beharko, baldin eta emandako banku helbideratzearen kontua mantentzen badute. Udala arduratuko da ordainketa izapidetzeaz.
B) Helbideratu gabeko ordainketak.
Ordainketa borondatez helbideratuta ez dutenek borondatezko epean bakarrik egin ahal izango dute ordainketa, hau da, 2023ko irailaren 15etik azaroaren 15era, udal honek Dulantziko bulegoan (Dulantzi kalea 11) irekitako kontuan.
Zergadun guztiei jakinarazten zaie banku helbideratzeen altak edo aldaketak eta jakinarazpenetarako helbide aldaketak Burgeluko Udalaren bulegoetan izapidetu beharko direla.
Denek jakin dezaten argitaratzen da.