Lista de difusión municipal por Whatsapp

 Lista de difusión municipal por Whatsapp

Udaleko Whatsapp Jarduerak zabaltzeko zerrenda

Burgeluko Udalak telefono zenbakien bidez, JARDUERAK ZABALTZEKO ZERRENDA bat osatu nahi du. Gure asmoa postontzietara bidalitako liburuxken paper eta tintaren erabilera murriztea da, baina udal honetan antolatzen diren jarduerei buruzko informazio guztia bidaltzen jarraitzea. Informazio hori zure mugikorrean WhatsApp bidez jaso ahal izateko, jarraitu urrats erraz hauek:

1.- Gorde 605 711 285 zenbakia mugikorraren kontaktu-agendan. Burgeluko udalerriko jarduerei buruzko informazioa jaso ahal izateko.

2.- Bidali WhatsApp bat zenbaki horretara, izena, abizenak eta herria adierazita.

3.- Gure hedapen-zerrendan sartuko zaitugu, eta, aldizka, programazioa eta ekitaldiak jasoko dituzu.

 

KOMUNIKAZIO-KANAL PERTSONALA DA. EZ DIRA TELEFONOZENBAKIAK PARTEKATZEN. EZIN DA ERANTZUN.


Posta elektronikoz edo paperean jaso nahi baduzu, jarri harremanetan udalarekin.