IZEN- EMATEA
Irailaren 22a arte Burgeluko udaletxean. Epea luzaezina da. Inskripzioa pertsonal eta besterenezina da.
Leku baino pertsona gehiagok izena emanez gero, Burgeluko udalean erroldaturik dauden pertsonek parte hartzeko lehentasuna izango dute, erroldatuen artean lekuak baino pertsona gehiago egonez gero, zozketaren bidez erabakiko da.
Atera diren taldeetan proba egin daiteke, bakarrik, urriaren lehenengo astean.
Horretarako, aste horretan, izena udaletxean eman behar da.
Izena emateko orria bete behar da, sinatu eta Burgeluko udaletxean entregatu, udaletxeko postontzian edo helbide elektroniko honetara bidali: aelburgo.auxiliar@ayto.araba.eus edo egoitza elektronikoaren bidez
http://www.elburgo-burgelu.eus/
Izena emateko orria udal bulegoetan eta udalaren webgunean egongo da eskuragarri.
KUOTAK
Urteko kuotak izango dira eta banku helbideratzearen bidez bi epetan kobratuko dira (urrian eta urtarrilean). Kuota osorik kobratuko da, matrikula edonoiz eginda ere, eta nahiz eta egun gutxiago joan.
Jarduera-orrietan agertzen den 1. prezioa erroldatuta daudenei dagokie eta 2. prezioa, berriz, erroldatuta ez daudenei.
Ikastaro batzuetan, kuotak jarri ahal izango dira materialaren gastuentzako.
Jardueran behin inskripzioa eginda, eta ikastaroa hasita, ez da ordainagiriitzultzerik onartuko ezta jardueraren aldaketarik ere.
Jarduera batean baja emateko Burgeluko udaletxean idatziz jakinarazi behar da.
IKASTAROEN HASIERA
Ikastaroak fitxetan aurkeztutako datetan hasiko dira.
Ikastaroren bat ateratzen ez bada, izena eman dutenei jakinaraziko diegu. Ez bada bestelakorik jakinarazten, ikastaroa esandako data eta ordutegietan hasiko da.
OHARRAK
Jarduerak behin hasita, leku librerik badago, interesatuta dauden pertsonek
Burgeluko udalean jakinarazi beharko dute.
Ekintza ateratzeko, ikastaroaren arabera, talde bakoitzean gutxienez 8 lagun egon beharko dira. Ezarritako gutxienekora iristen ez bada, jarduera bertan behera gera daiteke.
Antolaketarekin eta abarrekin lotutako arrazoiengatik, aldaketak egin daitezke programatutako jardueretan.