Ayuntamiento de Elburgo - Burgeluko Udala

Bizilaguntentzako Oharra


Dakizuenez, Burgeluko Udalak, Arabako Lautadako Koadrilaren bidez, hiri-zaborren pareko zaborrak biltzeko Zerbitzua kudeatzen du.
Zaborrontzi grisean (errefusa) hondakin desegokiak hauteman dira, edukiontzi horretan kudeatzen ez diren hondakinak.

Araudiak ezartzen du sortutako hondakin guztiekhautaketa-instalazio batera joan behar dutela, eta ez dute onartzen bilketa honen xede ez den hondakinik.

Edukiontzi honetan bota EZ daitezkeen hondakinetako batzuk hauek dira: industriahondakinak (zumitzak, plastiko siloratua, paletak, automobilgintzako olioa, obra-hondakinak, kristalak, hodiak); hondakin toxikoak (disolbatzaileak, pinturak, lakak, iragazkiak, gasolioa, erradiografiak) edo beste hondakin batzuk, hala nola gurpilak, zurezko kaxak, aterkiak, zartaginak, etab.

Alegriako Garbigunera eraman behar dira (AO:10-14/15-18, O:10-14, L:9-14). Puntu berde mugikorrara ere eraman daiteke (eguna/ordutegia Zentro sozialeetan).

Tamaina handiko hondakinentzat hileko lehen astearteetan biltzen da, 945-290.390 telefonoan jakinarazi ondoren. Hondakin horiek honako hauek dira: tresnak, altzariak, etxetresna elektrikoak, koltxoiak, sanitarioak eta abar.

Burgeluko Udaletik zuen hondakinak behar bezala aukeratzera gonbidatzen zaituztegu, kalean dauden edukiontziak behar bezala erabiliz.


+ Berriak