Ayuntamiento de Elburgo - Burgeluko Udala

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak betetzeko deialdia


Botere Judizialaren Lege Organikoaren 101. eta 102. artikuluek xedatutakoa betetzeko, jakinarazten da udalbatzak bake epaile ordezkoaren kargua lau urteko aldi batez beteko duen pertsona izendatzeko proposamena egingo diola Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Gobernu Batzordeari.

Legeak ezarritakoaren arabera, prozeduran parte hartzeko ondoko baldintza hauek bete beharko dira:
* Adinez nagusia izatea.
* Espainiako naziotasuna izatea.
* Ezgaitasun edo bateraezintasunen bat ez izatea (Botere Judizialaren Lege Organikoaren 303. eta 389. 397. artikuluak eta 3/1995 Arautegiaren 23. artikulua).

Interesdunek Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dute eskaera; horretarako, hogei egun baliodun izango dituzte, iragarki hau ALHAOn argitaratzen denetik aurrera, eta agiri hauek ere aurkeztu beharko dituzte:
1. NANaren fotokopia.
2. Errolda ziurtagiria.
3. Zigor aurrekarien ziurtagiria.
4. Zinpeko aitorpena, honako hauen gainean:
a) Ez dela egon doluzko delituagatik zigortuta egon edo, hala badagokio, birgaitze onura jaso duela.
b) Ez dagoela doluzko delituagatik prozesatuta edo inputatuta.
c) Eskubide zibil guztien jabe dela.
d) Ez dagoela fisikoki edo psikikoki ezindurik epaile eginkizunetarako.
e) Ez egotea ezgaitasun edo bateraezintasun kausaren baten eraginpean, Botere Judizialaren Lege Organikoaren 303. artikuluan eta 389tik 397ra arteko artikuluetan eta 3/1995 Erregelamenduaren 23. artikuluan aurreikusitakoen arteko baten eraginpean, esan nahi da.

Guztiek jakin dezaten argitaratzen da.


+ Berriak