Ayuntamiento de Elburgo - Burgeluko Udala

Mural participativo en Elburgo


Burgeluko Udalak eta Burgeluko Administrazio Batzarrak Burgeluko baskulako hormetan (herriaren sarrera) mural bat egitera gonbidatzen zaituztete. Muralak Klima Aldaketaren aurkako borrokarekin eta Agenda 2030arekin lotutako gaia izango du. Horregatik, Klimaren eta Energiaren Astean, ASTEKLIMAn, egingo dugu. 

Murala sortzeko, aldez aurretik, tailer teoriko-praktiko bat antolatuko dugu edozein adinetako eta lanbidetako herritarrentzat. Murala diseinatzen parte hartu nahi baduzue, datorren larunbatean, irailaren 18an,11: 00etan, eta datorren asteazkenean, irailaren 22an, 17:00etan, Burgeluko Gizarte Zentrora hurbil zaitezte. 

Murala margotzeko egunak hauek izango dira: irailaren 25a, larunbata, 11: 00etatik 13: 30era eta 17: 00etatik 19: 00etara, eta irailaren 26a, igandea, 11: 00etatik 13: 30era. Ez da aldez aurretiko esperientziarik behar horrelako jardueretan. 

Muralismo publikoa artearen bidezko komunitate baten adierazpena da, udalerri honetako bizilagunei ahotsa ematea ahalbidetzen duena.


+ Berriak