Ayuntamiento de Elburgo - Burgeluko Udala

I BERTAKO AGROEKOLOGIKO SUKALDARITZA LEHIAKETA


Ospakizun data: 31-Mar-2021

Kozinatzea eta jatea gustuko baduzu, eta ingurumena errespetatzen duten tokiko produktuak eta osagaiak erabiltzea atsegin baduzu, parte hartu.


 

1. AURKEZTU ZURE IDATZIZKO ERREZETA ARGAZKI EDOTA BIDEOEKIN.

2. BIDALI MARTXOAREN 31 BAINO LEHEN.

3. BIDALI ZURE ERREZETA EMAIL HONETARA:

ingurumenburgelu@gmail.com

Emailaren gaia: Ecochef Terrae lehiaketa.

Emaila: Jarri izena, abizenak, herria eta telefonoa.

Erantsitako artxiboa: errezeta. (testuak, argazkian edota bideoa)

FINALISTAK HAUTATZEA:

Tokiko epaimahai bat izendatuko da jasotako errezetak baloratzeko eta finalistak hautatzeko. Hiru plater izango dira finalistak.

Hautatutako pertsonek proba bat egin beharko dute aldez aurretik, ez da publikoa izango. Horretarako, platerra prestatu eta azaldu behar izango dute finalistek, , epaimahaiak organoleptikoki ebalua eta proba ditzan. Proba hori bideoz grabatuko da ebaluatzeko. Epaimahaiak honako irizpide hauen arabera emango du epaia:

• ORDENA. Platerrak egitean, antolaketa, garbitasuna eta trebetasuna. 1 eta 5 puntu artean.

• ZENTZUMENA. Ezaugarri organoleptikoak baloratuko dira izendatutako dastatzaileen iritziz. 1-5 puntu.

• ORIGINALTASUNA. Plateren sormena eta originaltasuna osagaietan eta prestaketan. 1-5 puntu.

• ARGUDIOAK. Irizpide agroekologikoak eta ingurumen-argudiaketa: osagaien jatorria , tokiko barietateak, errezeta tradizionala. 1 - 15 puntu.

2. ETA 3. SAILKATUEK TOKIKO PRODUKTUEN SASKIA IRABAZIKO DUTE ETA IRABAZLEAK BAZKARIA ESKUALDEKOKO JATETXEAN (2 pertsonentzat).

HORREZ GAIN, IRABAZLEAK ESTATU MAILAKO LEHIAKETAN PARTE HARTUKO DU.


+ Agenda