Ayuntamiento de Elburgo - Burgeluko Udala

Onespena ematea ur hornidura, estolderia eta arazketa zerbitzuen tasaren 2020ko 2. seihilekoari dagokion erroldari


Ospakizun data: 27-Urt-2021

Ur hornidura, estolderia eta arazketa zerbitzuen tasa ordaindu behar dutenen 2020ko 2. seihilekoko erroldak egin direnez gero, jendaurrean jarriko dira, interesa dutenek egoki deritzeten erreklamazioak aurkeztu ahal izan ditzaten.

Horretarako, hamabost egun balioduneko epea izango dute, iragarki hau ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Agiriak interesdunen eskura daude udal idazkaritzan, jendea atenditzeko ordutegian. Ordaintzeko borondatezko epea 2021eko otsailaren 22tik apirilaren 22ra izango da.


+ Berriak