Ayuntamiento de Elburgo - Burgeluko Udala

Elkarrekin elikagaien xahuketaren aurka!


Europar Batasunean galdu edo xahutu egiten da ekoiztutako elikagaien %20. Hau da, 89 milioi tona elikagai edo 178 kilo pertsonako. Kalkuluen arabera, fenomeno horrek 143 milioi euroko kostuak eragiten dizkio EBri.

Elikagaiak ekoizteko,, energia-eta baliabide-kopuru handiak behar ditugu, baina horiek, ura edo landu daitezkeen lursailak, adibidez, gero eta urriagoak dira. FAOren arabera, uraren aztarna hidrikoak munduan erabiltzen den uraren %70 hartzen du. Gainera, elikagaien ekoizpenak Berotegi Efektuko Gasen (BEG) igorpen zuzenen %17 eta guztirako ingurumen-eraginen % 20 eta %30 artean eragiten ditu.

Janaria botatzen dugunean, ez dugu dirua bakarrik xahutzen; ura eta energia ere xahutzen ditugu, eta, hori gutxi balitz bezala, mesede egiten diogu klima-aldaketari.

ZER DA ELIKAGAIEN XAHUKETA?

Nekazaritzako elikagaien katean bazter utzitako elikagaiak dira, oraindik ere jan daitezkeenak eta egokiak direnak giza kontsumorako. Alabaina, ez zaie erabilera alternatiborik ematen, eta, ondorioz, hondakin gisa suntsitzen dira.

 

12 ERRONKA: EZ ELIKAGAIAK XAHUTZEARI!

1. Erronka: Planifikatu menuak- https://www.zerodespilfarro.eus/eu/12-erronka-helduko-diezu/1-erronka-planifikatu-menuak/

2. Erronka: Errazio arrazoidunak-https://www.zerodespilfarro.eus/eu/12-erronka-helduko-diezu/2-erronka/

3. Erronka: Bertako elikagaiak mahaian-https://www.zerodespilfarro.eus/eu/12-erronka-helduko-diezu/3-erronka/

4. Erronka: Erosketa Arduratsua-https://www.zerodespilfarro.eus/eu/12-erronka-helduko-diezu/4-erronka/

5. Erronka: Etiketa, zure aliatua-https://www.zerodespilfarro.eus/eu/12-erronka-helduko-diezu/5-erronka/

6. Erronka: Zaporea barruan dago-https://www.zerodespilfarro.eus/eu/12-erronka-helduko-diezu/6-erronka/

7.Erronka: Zentzuz gorde elikagaiak-https://www.zerodespilfarro.eus/eu/12-erronka-helduko-diezu/7-erronka/

8. Erronka: Ez lotsatu, eraman nazazu etxera-https://www.zerodespilfarro.eus/eu/12-erronka-helduko-diezu/8-erronka/

9.Erronka: Soberan ez dauden soberakinak-https://www.zerodespilfarro.eus/eu/12-erronka-helduko-diezu/9-erronka/

10.Erronka: Berritu eta...On egin (berriz)!-https://www.zerodespilfarro.eus/eu/12-erronka-helduko-diezu/10-erronka/

11.Murriztu zure ontziaren pisua-https://www.zerodespilfarro.eus/eu/12-erronka-helduko-diezu/11-erronka/

12.Partekatu eta parte hartu-https://www.zerodespilfarro.eus/eu/12-erronka-helduko-diezu/12-erronka/


+ Ingurumen Saila