Ayuntamiento de Elburgo - Burgeluko Udala

EUSKARA IKASTEKO DIRU-LAGUNTZA 2019-2020IKASTURTEA


Alkatetzaren 2020ko abuztuaren 21eko 89/2020 Ebazpenaren bidez, euskara ikasteko 2019-2020 ikasturteko beken deialdia eta oinarri arautzaileak onartu dira.

Bat etorriz Dirulaguntzen Lege Orokorrak 9. artikuluan aurreikusitakoarekin, argitaratu egiten dira oinarri horiek.

Eskabideak Burgeluko Udaleko erregistro orokorrean aurkeztu behar dira, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 16.4 artikuluan aipatzen dituen lekuetako edozeinetan. Udal bulegoetan emandako inprimakia bete eta entregatu beharko da, 3. oinarrian aipatutako agiriekin batera, eta horretarako epea 2020ko urriaren 30ean amaituko da.


+ Berriak