Ayuntamiento de Elburgo - Burgeluko Udala

BIOHAZI


logo facebook logo twitter

Biohazi, Burgeluko Udalak babestua eta IHOBE-ren (Eusko Jaurlaritza) laguntzarekin eta Terrae (Nekazaritza-ekologikoaren Lurralde Erreserba) udal-sarearen kolaborazioarekin, 2015. urtean jaiotako, nekazaritza-ekologikoko ekimenak babesteko proiektu bat da. Hasiera batean, proiektu honetarako bi partzela egokitu dira, bakoitza 1000m2-koa. bere egokitzapen eta erabilera, udal ordenantza baten boidez arautua dago eta Udalak, berak, komertzializazio prozesuan aholkularitza lanak egiten ditu, produktuak zirkuitu laburretan eta tokiko azoketan eta kalitatezko bermearekin (ENEEK ziurtatuta) saldu daitezen .

ZERGATIK NEKAZARITZA EKOLOGIKOA?
-Tokiko ekoizpena ekologikoa
-Produktuaren aniztasuna, lursailaren ezaugarrietara egokitzen da.
-Lursaila ongarritzeko eta gaixotasunak murrizteko, materia organikoaren zikloak aprobetxatzen dira.
-Baliabideen galera murrizten da (elikagaiak, ura, baliabide genetikoak eta bioaniztasuna)
-Salmenta zirkuito laburrean egingo da, salmenta zuzena, tokiko kontsumoa sustatzeko.

Hori dela eta, nekazaritza ekologikoa nekazaritzaren barruan ekologia oinarri edo irizpide izanik, elikagaien ekoizpenaren ezaugarriak bere gain hartzen ditu: ezaugarri kulturalak eta ekonomikoak, giza- ezaugarriak kontuan izaten ditu, haien artean lotu eta azkeneko produktuan eragina izaten dutelarik.

ZER DA SUSTATU NAHI DENA?
- Sektorearen oinordekotza eta enpleguaren sustapena
- Lurra elikatu eta bere galera saihestu
- Ibilaldi berde eta bioaniztasunaren babestea
- Paisaia babesten duten nekazaritza eta abeltzaintza ekintzak garatzeko, lurraldearen eskuduntza.
- Erabili gabe dauden eta alokatzea nahi duten jabeen lurraldeen udal-erregistroa, eta horrez gain, nekazaritza-ekologikoarekin lotutako ekimenak aurrera eraman nahi dituztenei eskaintzea

ZER DU BIOHAZIK?
- Bioaniztasuna sortzen duten landare aromatikoak eta haizearen aurkako oztopo den zuhaixka perimetrala
- Bio- eraikuntzako teknikaren bidez eta birziklatutako materialak erabiliz sortutako Etxola (gurpilak, lasto-fardoak, kainaberak, area, buztina). Ura eta beroa gordetzeko balio duen eta oxigeno iturri den estaldura berdea du etxolak.
- Konposta egiteko sistema, hondakin begetalak ongarri bihurtuz, karbonoaren zikloa ixten da.
- Euriaren ura jasotzeko sistema, ura aurrezteko mekanismo bezala.
-Negutegia, udaberriko ura aurreratzen laguntzen du eta neguan, landarean babesten ditu. Tokiko landareetatik zeintzuk landatuko diren erabakitzen da.


Más de Área de Medio Ambiente